BIOGRAFIA
Diego Martin Etxebarriak 17. Tokioko Orkestra Zuzendaritza Lehiaketan 1. saria, “Hideo Saito” saria eta “Asahi” saria irabazi zituen. Berriki Chemnitz (2019), Krefeld eta Mönchengladbach-eko (2017-2020) Antzerkietako lehenengo zuzendari egoiliarra izendatu dute.
Musika-ikasketak Amurrioko eta Gasteizeko Kontserbatorioetan hasi zituen eta gero Bartzelonan Goi Mailako Titulua Orkestra Zuzendaritzan atera zuen. Humboldt Fundazioko eta La Caixa-DAAD-eko beken bidez Alemanian graduondoko ikasketak egin ditu lehendabizi Weimar-eko Goi Mailako Musika Eskolan eta gero Dresden-ekoan baita beste ikastaro-magistralak David Zinmanekin, Dima Slobodenioukekin, Jesús López-Cobosekin, Lutz Köhlerekin, Gianluigi Gelmettirekin,… ere. Zuzendari laguntzaile gisan Opera Antzerki askotan lan egin du: Bilboko Operan (ABAO-OLBE), Madrileko Teatro Realean, Bernako Stadttheaterean (Suitza), Dresdeneko Semperoperean eta Pariseko Theatre des Champs Élyséesean.
2007tik 2008ra Euskadiko Ikasleen Orkestrako zuzendari musikala izan zen eta 2010etik 2012ra Freiburgeko Akademisches Orchesterean kargu bera hartu zuen. Aldi berean orkestra askorekin zuzendari gonbidatu gisan lan egin du: Freiburgeko Orkestra Filarmonikoarekin, Kolonbiako Orkestra Nazionala, Osaka Orkestra Sinfonikoarekin, Yomiuri Nippon Orkestra Sinfonikoarekin, Nagoya Orkestra Filarmonikoarekin, Kansai Orkestra Filarmonikoarekin, Central Aichi Orkestra Sinfonikoarekin, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Espainiako Orkestra Nazionala, Galitziako Orkestra Sinfonikoarekin, Barcelonako Orkestra Sinfonikoarekin, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoarekin, Ciudad de Granada Orkestrarekin, Malagako Orkestra Filarmonikoarekin, Vallès Orkestra Sinfonikoarekin, RTVE Orkestra Sinfonikoarekin, Camera Musicae Orkestra, Robert Schumann Filarmonikoarekin, Erzgebirgische Philarmonie Aue Orkestrarekin, Vogtland Philharmonie Orkestrarekin, Basileako Camerata Variabile Orkestrarekin etabar...
Opera-eremuan askotariko produkzioak zuzendu ditu, adibidez: Paul-Heinz Dittrichen Die Verwandlung eta “Die Blinden” Berlingo Staatsoperean, Donizettiren "Don Pasquale" Terrassako entzunaretoan, Mozarten "Die Zauberflöte" Dresdeneko Kleines Haus-en eta Chemnitzeko Antzokian, Donizetti-ren "Rita" Berlingo Volksbühnean, Donizettiren "L'elisir d'amore" Vigoko Mar de Vigo entzunaretoan, Montsalvatgen "El gato con botas" Teatro Realean Bizeten “Carmen” Santa Florentina Jaialdian, Puciniren "La Bohème" Augsburgeko Antzokian, Adèsen "Powder her face" Arriaga Atzokian, Humperdincken "Hänsel und Gretel", Menottiren "The Consul", Pucciniren "Gianni Schicchi", Kálmánen "Die Faschingsfee", Mascagniren "Cavalleria rusticana" eta Verdiren "Nabucco", Krefeld-Mönchengladbacheko Antzokian.
Diego Martin-Etxebarriaren diskografiaren artean nabarmentzen dira “Intimitats” diskoa Marc Timonen musikarekin, Enric Moreraren “La viola d'or” diskoa (“Enderrock Kritikarien Saria” - 2016ko musika klasikoko album onena) “Sinfokids 2” DVDa Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Joaquim Serraren opera laburra "Tempesta esvaïda" diskoa. Diego Martin-Etxebarriak zuzendu zuen Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa Albert Guinovart konpositore eta piano jotzailearen azken diskoan (Sony Classical 2020).